Santa Ageda demasa!

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko otsailaren 4a

Santa Ageda bezperan Demasa Kantuan atera dira Aranzadi Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleak. Musika lagun, euskal kantak izan dituzte ahoan, Santa Agedako koplekin batera. San Martin plazan egin dute lehen geldialdia, kantu bira gauera arte luzatu delarik.

Kalerik kale kantuan ibili ostean afaltzera Pertxa elkartera batu ziren kantari eta musikariak. Bapo afalduta, koplarik kopla kantuan segitu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak