Antzerki emanaldi irekia antolatu du Kids&Us ingeles eskolak ostiralerako. Hain zuzen ere, 1 eta 3 urte bitarteko haurtxoei eta haien familiei zuzendutako saioa Kulturaten izango da. Bi sagutxo, Mousy eta Linda izango dira protagonistak eta haurtxoek ondorengoa ikasiko dute: oparirik onenak norberak denboraz eta ahaleginez egiten dituenak direla. Ingelesezko abestien eta antzerkiaren bidez haurrak eta gurasoak une dibertigarri batean murgilduko dira.