Andaluziako señoritoak eta PNV

Erabiltzailearen aurpegia Kirmen Gaztelu 2016ko eka. 11a, 00:00

Andaluziako herriaren borrokek eta lorpen sindikalek, hainbat herritan egiten ari diren gestio instituzional herrikoiek, sistemarekiko ekonomia paraleloak...

... Rotako poligonoaren eta yankien aurkako borrokak, beste herriekiko erakusten ari diren elkartasun internazionalistak, tartean Euskal Herriarekikoak, badirudi estatu espainola urduri jarri dutela.

Hala, Andaluziako mugimendu sindikal eta herri mugimenduen aurkako makinaria errepresiboa abian jarri du estatu espainolak. 

Guretzat, Andaluzia bere jendearen duintasuna da, bere langileen irmotasuna, soroetatik bueltan datozen esku ahituak, beren arrantzaleen azal zigortuak, Marinaledako biltzar herrikoian eztabaidan ari den bizilaguna, eta Andres Bodalo "etor zaitezte ni atxilotzera, ni errugabea naiz eta ez naiz entregatuko" esaten.

Horregatik, asteartean Irabazi koalizioak Arrasateko udaletxean aurkeztutako mozioa onartu ez izana tamalgarria iruditu zaigu. Andaluziako señorito eta terratenienteak dira Euskal Herrian PNV gestionatzen duten burgesak. Eta oraingoan, beste behin ere, agerian gelditu da hori.

Andaluziako preso politikoak kalera!

----------

Kirmen Gaztelu

(Arrasateko Askapenaren izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak