Ezagutzen den idatzizko lehenengo iragarkia k.a 3000. urtean izan zen. Iragarki hura papiro baten idatzita zegoen eta Egiptoko Tebas hiriaren hondakinetan aurkitu zuten. Bertan, komertzialpe batek ihes egindako esklabo bat aurkitu eta “Hapuren dendara, norberaren gustura oihal politenak egiten diren dendara” itzultzen zuenarentzat, urrezko txanpon bat eskaintzen zuen. Esaldi hori da, hain zuzen, historiako lehen publizitate iragarkitzat hartzen dena.
Egun, publizitatea komunikabideekin oso lotuta dago eta bereziki telebistarekin. Ikus-entzunezkoa denez, erakargarriagoa da. Telebistaren historian, batzuk oso arrakastatsuak izan dira, adibidez: Cola Cao, Famosa panpinak eta Coca-Colaren iragarki mitikoak. Automozio industrian ere ederrak egon dira, baita telefonia mugikorretan ere (Eduk Gabonak zoriontzen).
Euskal Herrian ere - nahiz eta diru gutxiago mugitu industria horretan - oso iragarki politak egiten dituzte, esaterako: Euskaltelek Patxirena, ETBk Olentzerorena… Ez dira hain mitikoak izango baina gureak dira. Aurten, arrakastatsua izan dena Gabonetako Loteriarena izan da, ziur naiz helburu guztiak bete dituztela egin dutenek. Ez da batere erraza iragarkietatik ihes egitea, lehenago edo geroago denok erortzen baikara tranpa horretan.