Musika, a ze gozamena!

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Etxaniz 2014ko eka. 25a, 00:00

Musika, arte guztiak bezala, produktu kulturala da. Helbururik garrantzitsuena da entzulearen plazera edo esperientzia positiboa lortzea.

Antzina, musika, gehienetan, poesiarekin eta dantzarekin lotuta zihoan. Baina, pixkanaka, berezko izaera hartu du.

Musikaren definizioa honako hau da: soinuaren eta isilunearen konbinazio edo antolaketa logikaren artea. Erraza, ezta? Bada, hasi soinuak eta isiluneak konbinatzen ikusteko zer ateratzen den.

Gaur, musika hainbat helburutarako erabiltzen da, alegia, entretenitzeko, zenbait tokitako isiltasuna apurtzeko, hezkuntza berezitarako eta baita gaixotasunak sendatzeko ere. Azken erabilera horrek musikoterapia du izena, eta gero eta erabiliagoa da.

Musikaz gozatzeko modu asko dago, eta hainbat ikuspuntutatik sentitu dezakegu: musika-egile, entzule, interpretatzaile… Are gehiago, abesti bera ere bakoitzak modu diferentean sentitzen du. 

Nik musika-egileek zer sentitzen duten ez dakit, entzule gisa gozamen handia da, baina, batez ere, kantari aritzen naizenean, Bergarako Orfeoian abesten dudanean, oso zaila egiten zait azaltzea zer sentitzen dudan talde barruan, zer musikaren parte naizen… Hori bai gozamena! Azaltzen ez naiz hasiko, baina gomendatu, gomendatu egingo dizuet. Proba ezazue, ateak zabalik dituzue eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak