Presentismoa, bai

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Sebal Lazpiur 2023ko ira. 22a, 00:00

Presentista da etekin politikoa ateratzeko helburuarekin zenbait gertakari, kultura eta pertsonaia historikoren eginkizunak egungo eztabaida moralera ekarri nahi dituena.

Hispanoamerikako politikari demagogiko askok azken urteetan euren politika negargarrietatik arreta kentzeko pizten duten debate antzua da. Eta Hego Amerikak pairatzen duen pobreziaren kausa orain dela lau mendeko ustiapenarenarekin lotzea lardaskeria politiko hutsa da.

Badabiltza azken urteotan Morales, Petro, AMLO eta Maduro bezalako agintari populistek ustiatutako zilarra eta urrea aitzakiatzat hartuta komisioak, kargu politikoak, manifestazioak eta deklarazio instituzionalak bultzatzen, egungo arazoak diren narkotrafikoa, drogen aurkako gerra, inflazioa, ustelkeria eta segurtasunik eza bezalako arazoetatik fokua kendu nahian; eurek sortu, areagotu edo konpondu ez dituzten arazoetatik, hain zuzen ere.

Inork imajinatzen al du Alemaniako, Espainiako edo Erresuma Batuko gobernubururen bat Erromatarren Inperioko ustiapen, esklabotza eta sarraskiak egun ditugun arazoen jatorriak izango balira bezala azaltzen?

Historiaren eta historiografiaren inguruan eztabaidatzearen oso aldekoa naizen arren, iritzi kontrajarriak dauden leku orotan ideologia sartzea ez zait batere onuragarria iruditzen. Hortaz, presentismoa alde batera lagatzea erabakitzen dugunean ekin ahalko diogula uste dut; bitartean, moralismo politikoa nagusituko da.

------

Kepa Sebal Lazpiur

Bergara

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak