Diasporaren aldeak

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Perez Lizarralde

Harrotasunez begiratzen diogu euskal diasporari. 

Txalotu egiten dugu Boisen, Buenos Airesen edo Parisen euskal etxeetan euskara bizirik mantentzeko eta gure sustraiak zaintzeko egiten den lan nekaezina. Ederra da herri honek munduan sakabanatutako seme-alabei ematen dien babesa eta aitortza.

Baina ispiluari beste aldetik begiratzea falta zaigu. Gaur egun, Euskal Herrian bertan hainbat diaspora bizi dira: milaka kilometrora utzi dituzte euren hizkuntza, kultura eta komunitateak, hemen bizitza duin bat bilatzeko. Guk atzerrian eskatzen dugun espazio eta errespetu bera eskaintzen al diegu gure herrietan bizi diren saharar, kolonbiar, marokoar edo errumaniar komunitateei? Sarritan, haien elkarteak mesfidantzaz hartzen ditugu, hemengo kultura-aniztasunaren parte gisa ulertu beharrean.

Benetako harrera-herri bat eraikitzeko, harrera hori euskaratik egiteaz gain, garrantzitsua da gure diasporari aitortzen diogun duintasun bera gure artean bizi diren diasporei ere eskaintzea. Elkarrengandik ikasi ahal dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak