Euskaratik eta euskaraz hezten

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Perez Lizarralde 2025eko martxoaren 14a

Hezkuntza diagnostikoa aurkeztu du Udalak, eta hezkuntza kontseilua sortzeko asmoa erakutsi du.

Diagnostikoan ondorio gisa agertu da euskarari, inklusioari eta herri-kohesioari berariaz erreparatu behar zaiela eta horien erronketan lan egin behar dela. Sasoi batean pentsatu zen eskolak euskaldunduko zuela, eta familia atzerritarrak etortzen hasi zirenean, eskolan hitz egiten zen inklusioaz.

Gaur badakigu horiek ez direla eskolaren zereginak bakarrik, eta eskola hedatuaz eta herri hezitzaileaz hitz egiten dugu, eta, eskola ez ezik, herria behar dugu euskararen, inklusioaren eta bizikidetzaren sustatzaile. Herriko instituzioak, eragileak eta pertsonak inplikatu behar gara horretarako, eta asko hitz egin eta eztabaidatu behar dugu elkarrekin herri-kohesioa lantzeko. Baina, badaezpada esango dut, ez ditzagun banatuta landu. Erronka handia dugu euskara balio inklusibo eta kohesionatzaile gisa uler eta praktika dezagun, herria hezitzaile izan dadin euskaratik eta, ahal den heinean, euskaraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak