Ur asko atera zen, eta zegoen lurrun guztiak ez zuen matxura non zegoen ikusten uzten.
Berehala etorri ziren ertzainak eta suhiltzaileak, eta, matxura non zegoen aurkitu ondoren, ateratako ur guztia biltzen lagundu zidaten.
Ordubetez gelditu ere egin gabe aritu ziren lanean.
Hain zuzen ere, emandako laguntza guztiarengatik nire eskertza adierazi nahi diet lanean ibili ziren guztiei.
----------
Karmele Lopez Arechaga
Bergara