Baina ez dira Gabonak, diruditen arren. Larruazalaren koloreak dioskulako dakit, eta entsaladako tomatearen zaporeak konfirmatzen nau. Egunaren argia ere ez da gauza bera. Horregatik dakigu ez gaudela Gabonetan, ostantzean sasoi bera dirudi honek! Eta ez naiz udari Gabon kutsua hartu diodan bakarra, urtea ere askorentzat oraintxe hasten delako, bai jauna, irailarekin batera. Irailean hasi eta abuztuan amaitzen diren agendak ez dira soilik ikasle eta irakasleen kontua.
Beste urte bat gure ideien proiekziorako. Beste bat baina ezberdina.
Sasoi honetan urtero irudikatzen dudan imajina ondorengoa da: espazio bat non zirkunstantzia ezberdinek guztiz okupatzen duten. Eta gu zirkunstantzia ezberdin horietan barrena mugimenduan. Eta urte hasierak harrapatzen gaitu bat-batean: zast! Geunden lekuan ongi edo gaizki geunden galdetu barik.
Ariketa polita da konturatzeko orain ni nagoela aurrekoan beste bat zegoen lekuan, eta hura, ni nintzen lekuan. Eta ez dagoela, gure kasuan horizontera baino, mendietara begirada altxatu eta jarraitzea bezalakorik urtean zehar beste bati zure esperientziak izugarri balioko baitio.