Errutina barik. Kalera urteteko be gogo barik, eta zerbait asmatzen hasteko indar barik. Leku barik. Laguntza barik. Gainera, azkenaldixen ze pasauko eta kotxie be hondatu. Hor geratu da ba kotxe barik, Gabon barik eta baita opor barik. Derrepentien.
Eta… ba begitu, problema batzuk be gutxitute. Nori ze erregalau eta gasolina kontuek eta horreik danok be fuera. Oingo ospakizunek eta be, zaindu ahala, pasau barik. Eta total hortarako, egin leikela igual-igual alkarrekin juntau barik.
Denpora barik dabilela lan barik geratu zanetik. Eta ordutik, ezin geratu inora be fan barik. Eta gainera, denporie galtzeko inungo gogo barik. Ondio planak itxi barik, erabakixek hartu barik. Behin ausartute, hango eta hemengo atiek jo eta jo lotsa barik. Eta ingelesez zelan moldatzen dan oin arte jakin barik! Ideia bat bera be baztertu barik, nok daki, gure aittejaun eta amandrie hasi ziela benetan ezer be barik.
Finalak be jokatu leikez sekula txapela jantzi edo erantzi barik.