Iruditzen zait, ordea, errazegi egiten dutela enpresa berriaren web-a deritzogun hori. Sortzaile onak izanagatik, ez dakit ez ote duten askok epaiketa batean amaituko Interneten gauzak argi ez adieraztearren.
Elkarrizketagai izan nuen oraingo egun batean ea zein ezberdintasun dagoen Facebookean enpresa berriaren perfila egin edota enpresaren webgune propioa sortzearen artean… Kontuz!
Lehenengo eta behin, domeinua ez da berdina eta horrek dakarrena… Batean zure etxean zaude, ongi da. Aukera urdina hautatuta, merkeena seguru asko, beste baten etxean zaude. Eta a ze laguntza eskaintzen dizun sare sozial honek. Orain badakizu zure enpresaren laguna noiz kolpatu. Eta funtzionatzen du.
Ba jakizu derrigortuta zaudela enpresa berri eta sortzailearen izenean, Facebookean lagun duzunari, lagun izate horrekin zenbat gauza onartu dituen argi adieraztera. Eta lagun izateari utzi nahi dioenean eman horretarako jarraibideak. Zer gutxiago!
Eta zu, izen-abizenekin urtegian igeri zabiltzanak, galdegin zure buruari ea hain merke salduko zenukeen zure perfilean duzun guztia. Eta gogoratu orain zenbait urte publizitaterik ez, eskerrik asko zioen mezua jarri zenuela atartean.