... Eslovenia eta Kroaziarekin mugan. Erasmus beka lortu gabe Ziburun daramatzat sei hilabete, mugan berriro.
Egunero Hendaian hartzen dudan trenak Irunen ateak zabaltzen dituenean, lasaitasun osoz irakurtzen nindoan liburua berriro poltsan sartu behar.
Baguetteak, euskual pastiza eta ordutegi goiztiarrak souvenirren paradisuan. Alkohola, tabakoa, sekulako kale giroa eta hizketaldi ezin ozenagoak eraikin ezin itsusiagoen paradisuan.
Tren geltoki bat atzera eta gaztelerak ez dizu ezertarako balio, tren geltoki bat aurrera eta inork ez daki frantsesez.
Herri baten eta bestearen arteko ezberdintasunak, distantziak sortu baino gehiago, mugak mantentzen ditu. Estatuak ongi inguratutako soluzio saturatuak dira.
Triesten ere segituan ulertu nuen. Hondartzara eta gastronomiaz gozatzera Kroaziara eta italieraz hitz erdirik ez. Gune sozial aktibo paregabeetara Esloveniara eta parte hartzen baduzu askoz hobeto. Italiar kultura puru-purua jaso eta arkitekturaz deliratzeko
Triesten geldi eta hobe zerbait elegantea eta iluna jantzi.
Zenbat aurretiko prestaketa beste aldean integrazioa irabazteko. Zenbat miaketa, zenbat misterio, zenbat begirada pisutsu mugak.
Eta zenbat arazo garraio publiko eta telefono mugikorrekin.