Santa Barbarako gazteluaz

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2026ko maiatzaren 20a

Gogoratzen dut umea nintzela egundoko ilusioa egin zidala Santa Barbaran gaztelu bat egon zela jakiteak

Gutxira, gainera, indusketak egin eta dorreen zati batzuk bistaratu zituzten. Geratzen zena ikusi nuenean apur bat zapuztuta geratu nintzen, Goikobalu azpian gaztelu osoa zegoelakoan nengoen eta. 

Ordutik, baina, gotorlekuaren aztarnak batere zaindu barik aurki ditzakegu, urtetik urtera okerrago. Uste dut horrek lotura daukala arrasatearrok gure ondarearekiko izan dugun axolagabekeria historikoarekin; harresia, Gerra jauregia, azoka zaharra, Biteri eskolak eta alde zahar erdi eraistea ekarri duen arduragabekeria ulertezinarekin. 

Nire intereseko gaia delako izango da, baina uste dut herri erdian XIII. mendeko edo lehenagoko gaztelu baten aztarnak dauzkan parke bat egonda egundoko aukera galtzen dugula eremu hori ikuspegi arkeologiko eta historiko batetik aprobetxatu gabe utzita. Espazio horrek bestelako begirada bat behar du, gazteluaren aztarnei ganorazko trataera, ikusgarritasuna eta azalpen dibulgatiboa emango diena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak