Venezuela gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2025eko abenduaren 5a

Min ematen dit Venezuelak. Min ematen dit komunikabideek egin duten eta egiten duten karikaturizazio paternalistak, baita karikaturizazio horren arrakastak ere.

Ez dut uste Irakeko gudatik AEBek halako prestaketa militarrik egin dutenik, baina ez dut ikusten gerraren aurkako orduko girorik; antzik ere ez.

Yankiek erabaki dute ez dutela onartuko Inperioaren agenda zalantzan jartzen duen herrialderik atzeko patioan. Are gutxiago, zalantzan jartzen duenak sozialismoaren eta latinoamerikar burujabetzaren banderak astintzen baditu. Are gutxiago, munduko petrolio erreserba handienak baldin baditu.

Estatu kolpeek eta zigor ekonomikoek ez dute lortu herrialdearen pobretzea besterik; beraz, armada inperialaren txanda da.

Ez dakit hau argitaratzen denerako nola egongo den 2014an ezagutu nuen herrialde ederra. Beharbada, bonbardaketak hasita egongo dira; beharbada, ez; beharbada, gerra egongo da; beharbada, ez. Espero dut, baina, gerra-hegazkinen eta propagandaren burrundaren erdian, Euskal Herritik elkartasun oihu bat ere entzun ahal izatea laster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak