Txohan Kebab

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti

Sarri irten ohi da, eta kezkaz, migrazioaren gaia euskaltzaleon artean.

Ukaezina da: etorkinak orain dela 20 urte baino zati bat gehiago dira eta horrek soziolinguistikoki eragina dauka hizkuntza gutxitu batean. Erronka ona daukagu aurrean: gaztelaniaren eta ingelesaren indarrak, hizkuntza boteretsuen prestigioak, kontsumo handira bideratutako kultur ekoizpenak, estatuen makineriak… ez dituzte gauzak errazten gurera datozenak euskarara gerturatu daitezen. Baina zailtasun guztiak ez dira kanpotik inposatzen. Sanjuanetako zapatuan, lagunok Txohanera sartu ginen afari bila. Oker ez banago, langileak jatorriz pakistandarrak dira, baina gazteek beti egin izan dute euskaraz. Hala ere, momentuan han zebiltzan bezero guztiek erdaraz egiten zieten langileei. Txosnetan dena euskaraz eskatuko zuten, seguru, baina ez Txohanen.

Pentsatu nuen batzuetan betiko euskaldunak garela euskararen atea ixten dugunak azal kolore desberdina dutenen aurrean. Zer gogorekin ikasiko dute, ba, euskara eskolan, kanpoan inork ez baditu benetan euskalduntzat hartzen?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak