Parisen bada marmolezko monumentu neoklasiko bat, Le Pantheon deritzana, non frantziar heroi nazionalak dautzan. Bertan goresten ditu Frantziako Estatuak nazien eta kolaboratzaile faxisten aurka borrokan hil ziren erresistentziako hainbat kide, besteak beste. Hantxe egon zen iazko otsailean Emmanuel Macron presidentea bera, Melinee eta Missak Manouchian partisano komunistak omentzen, solemnitate handiko ekitaldi batean. 1943an, sasian zebilela, Vichyko gobernu kolaboratzaileak Missak atxilotzea lortu zuen; 56 atentatu egotzi zizkioten epaiketan eta Parisen fusilatu zuten, 1944an. Bere emazte Melineek ihes egin ahal izan zuen.
2025ean, Espainiako Erresuman, Meliton Manzanas polizia frankista torturatzaileak, Gestaporen kolaboratzaileak, Gran Cruz de Reconocimiento al Merito Civil dauka, gobernuak emana 2001ean. Txabi Etxebarrieta terroristen zerrendan dago.