Celestino Uriarte Bedia

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2024ko urr. 13a, 00:00

1909an jaio zen, Arrasaten, eta Berlinen hil zen, 1979an.

Nerabe zela hasi zen langile borrokan, eta bizitza osoa eman zuen komunismoaren alde, tinko. 1934ko iraultzaren buruetako bat izan zen herrian eta 1936ko gerran Eusko Gudarostean nahiz Asturiasen komandante izan zen. Handik ozta-ozta Kataluniara igaro zen, Ebron 123. Brigadako buru izateko. Gerra galduta, Gürseko kontzentrazio-esparruko euskaldunen arduraduna izan zen eta, naziak iristear zirela, Txilera joan zen, Pablo Nerudak lagunduta. Atlantikoan gerraontzi aleman batek eraso zien, baina Txilera heltzea lortu zuen. 1944an, baina, itzultzea erabaki zuen, Alderdi Komunistaren erresistentziara batzeko, sasian. Gerrillak nahiz masa borroka antolatzen zebilela, atxilotu eta 40 egunez torturatu zuten. Martutenen heriotza-zigorraren zain zegoela, ihes egin zuen eta Alderdi Komunistaren erbesteko egituretan jardun zuen.

Latza, ezta? Bada, antifaxista nekaezin haren bizitza sakonago ezagutzeko aukera izango dugu urriaren 18an, 17:30ean, Kulturaten, Juan Ramon Garairekin. Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak