Txikizio jasangarria

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2024ko urt. 12a, 00:00

Politikari bat jasangarritasunaz, garraio berdeaz, naturguneen birgaitzeaz… berbetan entzuten dudanean, susmoa izaten dut saldu nahi diguna kontrakoa dela, AHT berri bat edo.

Hura ere "ekotrena" zen, 2010erako eraikiko zena, kamioiak errepidetik kenduko zituena, paisaian ia eragingo ez zuena, trantsizio berderako azpiegitura, CO2rik sortuko ez zuena, Europaren mailan jarriko gintuena… eta beste mila gezur lotsagabe, boteretik hurbil dauden hainbat enpresari aberasteko balio izan dutenak, eta herritarroi tonto musua utzi digutenak –ikusiko dugu Urdaibaiko erreserban egin nahi duten handikeria ere zertan geratuko den–.

Gurean, Aramaion, AHTaren zauria itxi barik, parke eoliko bat eraiki nahi dute. Kontuan izan dezagun haize energiaren jasangarritasuna ez dela aztertu behar ekoizten den energiagatik soilik, baizik eta parkeak eraiki eta mantentzeak sortzen duen aztarna ekologikoagatik ere. Guk, azken mendia porlanez estaltzen eta zulatzen dugun bitartean, brasildarrei eskatuko diegu mesedez Amazonia zaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak