Gora borroka palestinarra!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2023ko urr. 11a, 07:43

Ez nago ados eskuak garbitzea beste helbururik ez duen pazifismo abstraktuarekin, palestinarrek eskubidea dutelako euren sufrimenduari indarrez erantzuteko; jakina baietz.

Egunero hildakoak sufritzen dituzte palestinarrek, egunero jasan behar dute euren lurren eta iturburuen lapurreta, egunero husten dituzte palestinarren etxeak kolono juduei emateko, egunero zabaltzen dituzte NBEk mila bider gaitzetsitako asentamenduak palestinarren lurraldean, egunero umiliatzen dituzte soldadu eta polizia sionistek, egunero jasan behar dute herritartasun barik bizitzea okupaziopean. Israeldar kartzelak milaka preso politikoz beteta daude, tartean ehunka adin txikiko, helduak balira bezala epaituak tribunal militarretan, eta inguruko herrialdeetan milioika palestinar bizi dira errefuxiatu kanpalekuetan.

Europa burgesak isilik dirau 75 urtez luzatu den basakeria horren aurrean, baina asaldatu egiten da miliziak Gazatik irten eta behingoz eraso bat egin dutenean. Gauza bakarra dago esateko: Gora palestinarren borroka eta boikota Israeli.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak