Europa, Estatu Batuen gidaritzapean, morroi txintxoa da, eta krisialdi amaiezinetik atera ezinik, NATOren proposamen militaristari heldu dio, Errusia eta Txinaren blokea, bere lehiakide nagusia, ekonomikoki ezin bada, militarki garaitzeko.
Ongizate-estatuaren oinarriak desegiten ari diren bitartean, familien aurrezkiak etxeko gazteei laguntzen hegan doazen bitartean, Europar Batasunak, bertako eliteen interesen menpe, ekialderantz daramatza armak, ukrainarrek errusiarrak hiltzeko erabil ditzaten. Horrela, beharbada, Errusia ahituta geratzen bada, Txina eta aliatuak kikilduta geldituko diren esperantza elikatzen dute; Mendebaldeak beste hamarkada batzuetan mundua kate motzean lotzea lortuko duen ilusioa.
Gerra inperialisten ziklo berri batean sartzen ari gara, arma nuklearrez gainezka. Bada garaia bloke kapitalisten arteko lehia suizidaren aurrean zutitu gaitezen. Lehen urratsa, Bilbon, zapatu honetan. NATOri ez!