Irulegiko antena

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2022ko abe. 16a, 00:00

Denboratxo bat igaro den arren, ez nuke aukera hau galdu nahi Arrasate Zientzia Elkarteari nire babesa helarazteko, Hirigintza Sailak hartutako erabakiaren harira.

Izan ere, Arrasaten aurreikusitako indusketa arkeologikoak egiteko, obra handietarako udal tasa ezartzeak bideraezin bihurtuko ditu horrelako ekimenak, inolako irabazi asmorik ez dutenak eta ezinbestekoak direnak gure iragana hobeto ezagutzeko eta dibulgatzeko.

Arrasate ez da bere herentzia historikoa ondo zaindu duen herria. Adibideak asko dira: ehunka urteko baserriak eraistea, Gerra jauregia botatzea, alde zaharrean edozein astakeria arkitektoniko onartzea, edo herriko azken harrizko zubiak botatzea, ahal bada, oporren gerizpean. Irulegiko eskua Muruko herrixkan egon balitz, 60 tonako antena bat izango luke gainean.

Agintariek azkar husten dute poltsiko publikoa hamaikagarren autobidea eraikitzeko, edo AHTari beste kilometro bat eransteko, baina, Gabonetan gaudenez ia, ondare historiko-arkeologikoarekiko duten xuhurkeriak Mr. Scrooge dakarkit burura, egia esan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak