Inposizioa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2021ko aza. 13a, 00:00

Hizkuntzak irakastea egokitu zait ogibidez. Ingelesa, gaztelania eta euskara irakasle ibili naiz, eta horrek aukera eman dit hizkuntza bakoitzak gazteen artean sortzen dituen erreakzioak ikusteko, baita guraso batzuen kexak entzuteko ere.

Kuriosoa da, baina denetariko kexen artean inoiz ez dut entzun "gaztelania inposatu egiten zaigu"; Espainiako Erresuman bizi behar dugun euskaldunok, jaiotzean, Pilarreko Amaren mirariz edo, gaztelaniaren dohaina jasoko bagenu bezala.

Ingelesa, berriz, hizkuntzarik cool-ena ei da. Batxilergoa baino lehen lortu behar da First-a, unibertsitatea baino lehen Advanced-a. Lanerako, aisialdirako eta bidaiatzeko ia ezinbestekoa izanik, ingelesa ikastea "aukeratzen" dugu, eta gogoz ordaintzen ditugu Cambridgeko matrikulak. Ezin esan inposatu egiten denik.

Euskarara iristean, baina… aditzak zailak dira, euskaltegiak ordainezinak, tituluak bidegabeak; edozein exijentzia inposizio. Betiko konplexuei damu berriak gehitzen zaizkien garaiotan, ez nintzateke harrituko politikariren batek ahalera eskolan irakasteagatik barkamena eskatuko balu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak