Gora gazte olatua!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2021ko uzt. 25a, 00:00

Eta ez naiz hitz egiten ari zorioneko COVIDaren hamaikagarren olatuaz, nahiz eta izenburu deigarria ipintzeko aukera eskaini didan.

Oraingoan, gazteen berezko ekintzailetasunaz eta eraldaketarako gaitasunaz ari naiz. Baita, zelan ez, nire gai gogokoenaz ere: euskal politikaz.

Nire ustez, nahiko ukaezina da Euskal Herriko askapen mugimenduaren historia zikloka dagoela idatzirik, oso grosso modo: karlistadak, gerra aurreko eta gerrako PNV/ANVren aroa, ETAren aroa… Bakoitza hasi, loratu eta apaldu egin da, azkenean bere potentzialitate askatzaile, iraultzaile edo, besterik gabe, eraldatzailea galduz; gure herriaren historia sakon markatu eta aurreko aroa zorrotz kritikatu ostean, bakoitzak bere erara.

Beraz, zer ari da gertatzen orain Euskal Herrian? Bada, ziklo berri batean ari garela sartzen berriz, ongizate estatuak eta kapitalismoaren etengabeko hazkundearen mitoak pixkanaka lurra joko duten aroan. Eta aro hau ezaugarritzeko, Euskal Herriko gazte sozialisten sareak ikusten ditut ezinbesteko ekimen, antolaketa eta indarrez hornituak.

Bejondeiela, benetan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak