Gaurko gazterixia…

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2021ko ots. 6a, 00:00

Sokratesek zioen Atenasko gazteak ez zirela arduratzen polisaren arazoez, ez zeukatela buruan jaia eta plazera besterik, eta hori onartezina zela. Horrela, ez zegoen etorkizunik ez filosofiarentzat, ez Atenasentzat. Ordutik denboratxo bat igaro da; egon zen etorkizuna, azkenean, baina, belaunaldiz belaunaldi, helduok joera izan dugu edozein arazoren errudunak bilatzean "gazteak" aukeratzeko, datuek kontrakoa esan arren.

Pandemia garaian beldurra zabaldu da, eta beldurra ez da aholkulari onena. Beldurtuta gaudenean, babesa eskatzen dugu, eta gure balizko segurtasuna arriskuan jartzen dutenei norbaitek egurra ematea, ahal bada. Kontua da arriskua sortzen dutenak seinalatzean beti dela errazena jo-puntuan ipintzea heldu aburgesatuak baino posizio ahulagoan dauden gazteak.

Eta nik horixe ikusten dut gazteen kontrako mezuen eta poliziaren jarrera erasokorraren atzean: koldarkeria bihurtutako beldurra. Koldarkeria salatari eta biolentoa. Benetako erantzukizuna dutenengandik fokua aldentzeko amarrua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak