Ez dira huskeria

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2020ko urr. 30a, 00:00

Birusa. Birusa besterik ez. Elkarrizketak, albisteak, aisialdia… Guztia dabil biraka gai handiaren inguruan. Baina gai bakarraren burrunbak, zifren dantzak, komunikabideen alarmismoak eta etengabeko karrankak pentsatzeko gaitasuna kentzen digute; horixe da shockaren doktrina, zaparrada mediatikoaz gure barruko ahots kritikoa isilaraztea; guztiok gai bakarraren bueltan obsesionatzea. Inor ez da kezkatzen, aurten, Euskal Herrian lanean hil diren 54 pertsonez, pobrezian bizi direnez, ustelkeria endemikoaz, lanaren degradazioaz… Ez dago alarmarik hor. Noski, fokua non (ez) jarri erabaki politikoa da.

Azkenean, etxetik lanera eta lanetik etxera bizimodu distopikoa txalotzera eraman gaituzte; antolatzeko, biltzeko, protestatzeko, elkartzeko espaziorik gabea. Ahaztu egin zaigu antolatzea, biltzea, mugitzea, protestatzea, elkartzea… giza eskubideak direla, eta nire kezka da, hurrengo arazo soziala datorrenerako, sinetsita egongo garela eskubideak bertan behera utzi daitezkeen pribilegioak direla; segurtasunaren itzaletan desagertzen diren huskeriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak