Nahi duten argazkia

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2020ko uzt. 10a, 00:00

Modan jarri da Espainiako eskuin gero eta eskuindarragoan Euskal Herrira etortzea eta ekitaldiak antolatzea euskaldunoi kaka burutik behera egiteko. Inperialismo harroputza gurean desfilatzen dabil, guztiok ordaindutako Ertzaintzak eta eurek ekarritako gorilek babestuta. Euskara asmakizun hutsa dela eta eskoletatik atera behar dela esaten digute aurpegira, Euskaltzaindia eta euskarazko komunikabideak itxi, homosexualon eskubideak desegin, alderdiak ilegalizatu, independentistak espetxeratu, antolakunde feministak debekatu... Herri zapaldu baten hamaikagarren umiliazioa.

Baina zer egin horren aurrean? Batzuetan entzuten dut: "Ez eman nahi duten argazkia; etxean geratu gaitezen". Eta galdetuko nuke: "Nahi duten irudia" ez ematearen kontu horrekin, non eta noiz gelditu da faxismoa? Inon ez, inoiz ez; faxismoari ezin baitzaio utzi tarterik antolatzeko. Mobilizatu beharra dago, eta mobilizazioen irudi horiek izango dira borroka antifaxista hauspotuko dutenak eta beldur direnei adorea emango dietenak. Ospa, faxistak, gure kaleetatik!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak