Bitartean, EITBn, tarterik garrantzitsuenak klimari eskaintzen dizkiote, beti urrutiko irudiak ipiniz; Amazoniako sute bat edo… Gure herrietako porlanaren masifikazioa, ostera, ahaztu egiten zaigu. Zenbat autobide, AHTarentzako zenbat azpiegitura eraiki dira azken hamarkadetan? Zenbat plan urbanistiko jasangaitz egin dira –Gasteizko hezeguneen suntsipena, adibidez–? Euskal eliteek euren buruaren propaganda egiteko erabiltzen dute eurek sortutako arazoen inguruko postureoa, hedabide handiak lagun.
Ez dago besterik: planeta zaintzeko, sistema aldatu behar da, ez makillatu. Ekonomia eta kontsumoa planifikatuko dituen sistema bat behar dugu, eta sistema horrek izen bakarra du: sozialismoa