Eskumarako txangoan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2019ko urt. 12a, 00:00

El Mundo-k ateratako azken inkestaren arabera, VOX alderdiak 45 jarleku aterako lituzke Espainiako Parlamentuan hauteskundeak orain egingo balira. Jakina, Rivera eta Casadoren eskuinekin batuta, eskuinak samur lortuko luke gehiengoa Madrilen

Dena dela, jendeak hemen ez du hori kezka handiz ikusten, nik uste. Gauza horiek Pancorbotik beherako fenomeno desatsegin moduan hartzen ditugu sarritan, eta "hemen ez dute ezer aterako" esanda lasai jarraitzen dugu poteoan.

Baina fatxa berri hauen gorakada ez da Espainiako haize bolada barregarri bat, baizik eta mundu mailan handitzen doan joera politikoa, eta, beraz, oraindik asko haziko da. Gure autonomiatxoarekin zer gertatzen den ere Madrilen erabakitzen da, eta igarri orduko kili-kolo gera daitezke gauza asko –euskarazko hezkuntza, adibidez–. Izan ere, eskuin muturra iman bat da, mapa politiko osoa eskuinerantz daramana, kate luze bat balitz bezala: VOXek PP; PPk, PSOE; PSOEk PNV eta Podemos; PNVk EH Bildu...

Izan ere, ezkerraren imana falta da. Kapitalismoaren alternatiba posible dela gogoratzea falta da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak