Heroinaren zoru etikoa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2018ko api. 14a, 00:00

Martxoaren 23an hitzaldi interesgarria eman zigun Gaztetxean Justo Arriola ikertzaile eta A los pies del caballo liburuaren idazle denak.

Hamaika datu eta lekukotasun bildu ostean, espainiar estatuak Euskal Herrian egindako gerra zikinaren aurpegi zikinena erakutsi du: heroinaren hedapen sistematikoa Guardia Zibilaren eskutik, gazteria borroka politikorako ezgaitzeko asmoz. Ondorioz, gaindosiengatik eta heroinaren kontsumoak sortutako HIES kasuengatik, 5.000 hildako inguru egon ziren Euskal Herrian, gehienak oso gazteak.

Ardanzak, Arrasaten alkate zenean, udaltzainak bidali zituen Arrasatera heroina zekarten bi kotxe jarraitzera. Horietako bat La Salveko kuartelera joan zen; bestea, Intxaurrondokora. Hori ez zuen salatu ere egin bere alkate posiziotik. Arrasateko alkate izanik, bere herriko gazteak dozenaka gaixotzen eta hiltzen ziren bitartean, isilik geratu zen, koldarra.

Eta handik sei urtera, lehendakari zenean, Ajuria Eneko ituna sinatu zuen sarraski haren arduradun politikoekin. Zoru etikoa, deitzen diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak