2017an, Europan aliantza berria daukagu: burgesa, neoliberala eta unionista: Europar Batasuna. Aurrekoak baino makillaje landuagoa du; parlamentarismoa, merkatu librea, konstituzionalismoa... Baina berdina da, funtsean. Funtsean, elite ekonomiko-politikoen txiringito bat baino ez da.
Kataluniaren bide demokratiko eta baketsuek Europar Batasunaren oniritzia jasoko zutela uste zuten askok, baina Rajoy burgesak, Felipe erregeak eta banketxe transfugek jaso dute. Hori bai dela klase-elkartasuna!