Arrasateko europar kakatiok

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2017ko ots. 10a, 10:18

Europa gerran dago! Jihada ate joka dugu, ezpata okerrak, turbante beltzak, danbor-hotsa hegoaldeko zerumugatik... Basamortutik irtendako barbaroek gure askatasun eta demokrazia lohigabea bortxatu nahi dute!

Imajinatzen ditut guri begira Rodrigo errege bisigodoa Guadaleten, harrituta; Konstantinopla setiatuko biztanleak zur eta lur; Vienako defendatzaileak gure aurpegira barrezka; Lepantoko marinelak sinetsi ezinik... Izan ere, Europa kristau tradizionala orduantxe egon zen benetan islamdar inperioen menpe erortzeko zorian; 711, 1453, 1529, 1571... kalifa edo sultanaren armada musulmanak Europaren bihotzean aurrera zihoazenean. Imajinatzen ditut mehatxu horiei aurre egin zietenak orain, gaztelu bilakatutako Europa honetako biztanle alienatuoi begira, erdi barrezka, erdi higuinduta.

Hor gabiltza, kaleak poliziaz beterik, gure komunikazioak zainduta, kameraz inguraturik, hesiak eraikiz, inoizko aurrekontu potoloenak armagintzara bideratuz, eta inoiz baino beldur gehiagorekin.

Arrasate ere ez da libratzen, dagokion eskalan; kaleetan kamerak jarriko omen dituzte laster, eraikin publikoak zaintzeko edo; ertzainak kalean ibiliko dira patruilatzen; udaltzainei pistolak emango dizkiegu... eta hala ere, inoiz baino beldurtuago biziko gara. Langile beldurtua otzanagoa baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak