Espainiaren gainbehera

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2016ko urr. 8a, 00:00

Bere inperioak goia jo zuenetik gaur arte, XVII. mendetik, egonkortasun aldi labur batzuk gorabehera, Espainiar Estatua maldan behera doala dirudi, eta datozen urteek berebiziko garrantzia izango dutelakoan nago, Espainiaren lurraldetasun krisi iraunkorrari dagokionez.

Kataluniak independentzia erreferenduma ezarri du 2017ko irailerako. Euskal Herriaren kasuan, hor gabiltza beti bezala, EAJk bere interesetarako aukera onena independentzia dela noiz erabakiko duen zain... Baina Estatuaren krisi ugariak (ekonomikoa, nazionala, desoreka soziala...) noizbait begi bistakoegiak egingo zaizkio euskal eskumari, beste alde batera begira jarraitzeko. Ea orduan mugitzen hasten diren....

Dena den, inozoak izango ginateke, Estatuak erantzunik emango ez duela edo bere ezintasunetan lotuta geldituko dela pentsatuko bagenu. Estatuaren botere faktikoek, hots, hauteskundeetan aldatzen ez direnek, ondo prestatuta izango dituzte A, B eta C planak, alderdi tradizionaletako jauntxoekin adostuta, Europar Batasuneko aliatuek onartuta. Eta ziur nago guztietan egongo dela errepresioa, Estatuaren tresna gogokoena izan delako mendez mende, eta hala ezartzen duelako Konstituzioak. Gure buruari egin behar diogun galdera da: Estatuaren erantzuna datorrenerako, animo eta antolaketa aldetik, prest gaude?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak