Horrek, egia izan arren egia osoa ez denak, gure kulturaren alderdi inportante bat ukatzera eta gurata ahaztera garoatza eta herritar ugariri sentsibilizazioa kendu die, uneotan munduan gertatzen dabilen sarraski ikaragarri batekiko.
Kurduak, palestinarrak, siriarrak, libiarrak, amazighak, Estatu Islamikoak mehatxatutako emakumeak, homosexual exekutatuak... Euskal Herrian, kolektibo erasotu horien guztien aldeko kanpainak ikusi ditut, edo kezka gutxienez; baita esku-hartze inperialisten aurkako salaketa asko ere. Baina sistematikoki eraildako edo erbesteratutako ehunka eta ehunka mila kristauez, piperrik ere ez.
Sirian, Iraken, Egipton... Kristauak bizi izan dira Euskal Herrian baino lehenagotik, kristautasuna jazarritako sinesmena zen garaitik. Estatu Batuek eta Europak Irak berriro konkistatu zutenetik, hango gobernu laiko aurrerakoiak botatzeko, ia desagertu dira ia 2.000 urtez bizi izan diren herrialdeetatik. Ez zaigu geratzen eurekiko enpatiarik, bereziki ezkertiarroi? Ez ote gara konturatzen Egiptoko zabortegietan lan egiten duen kristau zapalduak ez duela zerikusi putarik Munillarekin?