Zorabiatu egingo gaituzte pakistandarrek kebaba egiteko erabiltzen duten labanarekin burua moztuko digutela sinetsi arte eta kontrolek, kamerek, espioitza digitalak nahiz entzuketek askatasuna dakartela irentsi arte.
Horregatik, inportantea da burua hotz mantentzea eta historia errepasatzea: 1917an Siria Frantziaren kolonia bihurtu zen –fusilamenduak, bonbardaketak...–; 1948tik Frantziak Israel babesten du militarki eta politikoki, arabiarren aurka; 2001ean Frantzia Afganistanen sartu zen; 2011n Libian sartu zen Gadafi presidente laiko eta antisionista botatzeko; 2012an Siriako islamistak armatzen eta finantzatzen hasi zen Al-Assad presidente laiko eta antisionista botatzeko; 2014tik Estatu Islamikoa bonbardatzen du Iraken –Sirian ez, Al-Assad izorratzeko–; aste honetan Al Raqqa hiriari eraso dio...
Beharbada, diot nik, Frantzia bere kabuz sartu da gudan eta, orain, europar zuriok jainko ukiezinak ez garela ohartu gara. Beharbada, arazoaren zuztarretara jotzeko ordua iritsi da.