Ciudadanos: 'Deus ex machina'

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2015ko api. 28a, 08:36

Katalunian hasi ziren. Katalana "inposatzearen" aurkako kanpainekin.

Izan ere, badakigu katalana eta euskara inposatu egiten direla; gaztelania edo ingelesa ez bezala. Hasieratik, PPren eskuman kokatu zen alderdi hura, haur txintxo itxurako Albert Riverak gidatuta. Rosa Diez eta Fernando Savater antieuskaldun amorratuek sortutako UPyDren baliokide zen Katalunian Ciudadanos. Bat-batean, baina, hara! Estatu osoan aurkezteko dirua, egitura eta hautagaiak ditu.

Askok pikolo itxurako Espainia herdoildu, monarkiko eta itogarrian agertutako haize bolada freskotzat hartu genuen Podemos-en agerpena. Behingoz statu quo postfrankista pitzatzeko asmoa zeukan indar bat. Bazirudien II. Errepublikaren ostean ezpondetan desagerrarazitako ezker espainiarra berpiztu zitekeela hein baten. Baina igarri orduko, haur txintxoa nonahi zebilen kanpainan. Nonahi zeuzkan propaganda, tertulianoak, egunkarietako lehen orriak... Inkestetan gora izen neutroko alderdi garbia, ahaztuta bere orro anti-katalanistak... 

Eta historian beste behin, Espainia toki jasangarriagoa egin lezakeen haizea ahuldu da. Eta are gehiago ahulduko du gehiengo monarkiko, atzerakoi eta eskuindarrak. Tragedia honetan ere Deus ex machina-k bermatuko du betikoen garaipena. Irten gaitezen antzokitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak