Izan ere, Eliseo Gilen komando batek, EHUren mertzenarioen zaintza gaindituta, berriz ekin die Veleiako indusketei eta (ezusteko handia!) beste ostraka bat aurkitu dute: Veleiae iPad IV oso polita, neure ata dendaraban erosi tu. Joño! Berriz historia iraulita! Jakina, reptilianoek, Bildeberg taldeak eta Burns jaunak eginahalak egingo dituzte aurkikutza gezurtatzeko eta orain arteko historiaren kontaera bere horretan uzteko. Oh! asko dira interes ilunak! EHU-ko Teknologia irakasleak ere ez dira prest egongo orain arteko euren sasi-jakintza guztia pikutara bidaltzeko, Veleian agertu den ostraka txundigarria onartuz eta iPad 4a karistiarrek asmatu zutela aitortuz. Baietz Eliseori eta bere "arkeologo" komandoari bota balizko iruzur baten errua! Ankerrak!
Gilek aspalditik ukatzen du eurek ezer faltsutu zutenik eta ezagun da iruzur salaketa bat daukanak beti esaten duela egia bere errugabetasuna aldarrikatzean.
Beraz, hamaika unibertsitatetako adituak dira azpijokoan dihardutenak, euskaldunoi min emateko. Lagundu, Anbotoko Mari!