"Eskerrik asko, guztioi, Txosna batzordearen partetik!"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2012ko uzt. 13a, 02:00

Ohartxo honen bitartez, Arrasateko herritar guztiak zoriondu nahi ditugu...

... jai hauetako giro ezin hobeagatik eta ekimen askotan edukitako parte-hartze nabarmenagatik. Zaila izango da hurrengo urteetan gainditzea, nahiz eta ahaleginduko garen!

Horrez gain, Txosna batzordeak eta bertan parte hartzen duten herriko talde guztiek, jakina, bereziki eskertu nahi lukete antolatutako jarduera guztietan boluntario lanean ibili diren neska-mutil eta gizon-emakume guztien bultzada eta ekarpena: txosnetan, herri bazkarian... Bejondeizuela! Zuei esker, herrigintzako hamaika alorretan jarduten duten herriko taldeek dirua edukiko dute aurrera egiteko. Gainera, guztion artean jai herrikoi eta parte-hartzaileak egin ahal izan ditugu, non kontsumismo hutsa gaindituta, bakoitzak bere aletxoa jartzen duen. 

Beste barik, espero dugu datozen urteetan ere herriko jaietako antolakuntzan eta ospakuntzan gero eta jende gehiago murgiltzea. Ordura arte ere ederto ibili zaiteztela! Aupa zuek!

--------------------

Josu Zugasti

(Txosna batzordearen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak