Josu Zugasti (Arrasate): "Ezker Abertzalea eta euskara (II)"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2011ko mar. 4a, 01:00

Otsailaren 18an GOIENAn argitaratu zidaten gutunean, Ezker Abertzaleak, neure ustez, gaur, bere jendaurreko jarduera eta agerraldietan euskararen erabilerarekiko...

... erakusten duen ausardia falta kritikatu nahi nuen.

Baina neure asmoa ondo ulertzeko paragrafo bat falta zitzaidala deritzot, eta hemen ematen dut:

Ezker Abertzalea izan da azken berrogeita hamar urteotan euskararen aldeko borrokan ausardia, koherentzia eta irmotasun handiena erakutsi duen eragilea, bai erakundeetan, bai herrigintzan eta bai militanteen eguneroko lanean. Eta Ezker Abertzaleak bere gain ez zituen erakundeetatik ere hainbat aurrerapauso eman badira, berorren lan eta dinamikagatik gertatu dira, hein handi batean. Honexegatik beragatik zihoan gutuna Ezker Abertzaleari zuzendua, eta ez gure hizkuntzaren inguruan txepelkeria edo etsaitasun onartezinez diharduten mugimendu edo alderdiei. Horiekin jai dugu. Hain zuzen ere, euskararen normalizazioari dagokionez, Ezker Abertzaleak bere betiko buruzagitza galduz gero, edo estrategia politikoari lehentasuna emanez euskararen aldeko eguneroko konpromisoa bigarren mailan utziko balu, ez dudalako ikusten Euskal Herrian bere tokia betetzeko gauza den antolakunderik.

Hortaz, neure asmoa bultzadatxo bat ematea zen eta da, ez kritika erasotzaile bat zabaltzea.

Badaezpada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak