Ospakizuna aitzakia, agertu dira Barne Saileko funtzionarioak, eta mandatariei men eginez ekin diote festari. Ze ospakizun izan duten! Ez zaie inguruko tabernetako poteorik ere falta izan. Ze ohore, arrasatearrok Iñigo ondoan izan dugula.
Arrasateko gobernuko zinegotziek ez dute aukera galdu gala guztiak jantzi eta ekitaldiari zegokion itxura eta planta emateko. Noizbait Gasteizko Parlamentuan diputatu izateko esperantzaz muxuak hemen, aurreskuak han, militar agurrak ondokoari, irribarre profilaktikoak kameraren aurrean...
Halere, zenbait arrasatearrok ere izan genuen Iñigo gurekin. Ez Urkullu abizenduna, baina bai bizkaitarra. Gureak ez du 80. urteaurrenik ospatuko. 2012ko apirilaren 9tik ez baititu 29 urteak gaindituko. Gure udalak agurtzen dituen zaunkari autonomikoetako batek jaurtitako gomazko pilota batek erail zituen Basauriko gaztearen ametsak.
Iñigo, gogoan zaitugu.
----------
Jokin Zubiria
Arrasate