Eltzian kozinatzen

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2023ko urr. 11a, 09:18

Orain dela 10 urte hasi zen Eltzia proiektua egosten. Honakoa, munduaren logikari muzin egin nahi dion proiektua da eta alderantzizko mundu bat sortu eta bizi nahi duen mini- lurraldea. Bizitza berriek, ideia berriek, harreman berriek laborategia behar dute eta hori izan daiteke Eltzia. Ehundaka lagunek eta hamaika elkartek osatzen dugu laborategi hau.

Borroka handiegia da munduaren logika iraultzea eta bide horretan beti daude zailtasunak eta kontraesanak; baina borroka eta amets guztien parte dira. Hala ere, azkenaldian Eltziako txinpartari distira dario eta badirudi su bihurtzeko asmotan dabilela txinparta hori. Su baxua, Eltzia barrua goxatzeko. Su geldoa, bertako zapore den-denak ondo antzemateko; herriak menua dastatzen duenean zapore ikaragarria edukitzeko.

Eta horretan ari gara, dena suabe-suabe kozinatzen. Egon adi, zeren laster izango duzue kozinatutakoaren berri. Eta hemendik menua dastatzeko gonbidapena egin nahi dizuet, Oñati!

Etorri eta gozatu!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak