Egin daigun

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2022ko eka. 11a, 00:00

Herrigintza, saretzea, elkarlana eta tankerako hitzek beti eman izan didate nagi maila oso handia; hain zuzen ere, erabiliak izan direlako itxura bat emateko, desio bat irudikatzeko...

Eta argi geratu da, askotan, hitzoi zentzua eta mamia falta izan zaiela maiz. Horregatik, distantzia nabarmena izan dut beti hitz hauekiko –ez ekintzekiko–. Hala ere, azken urteetako bideak argi erakutsi digu zentzuz betetako harremanek eta ekintzek hazi bat ereiten dutela eta inguruak laguntzen badu, hori loratu egiten dela.

Oñatin, Irazanen ikusi dugu hori: behinola ereindako haziak bospasei antzerki talde/proiektu loratu ditu, besteak beste. Debagoienean ere, antzerki arloan, haziak erein ditugu aurten, eta loratuko dira. Imajinatzen duzue horrelako zerbait, baina kultur esparru zabalera eramanda? Debagoieneko proiektu kultural zabal bat? Sortzaile eta artistok elkarrekin lan egitea.

Hasierako hitz horiek denak duintasunez, zentzuz eta mamiz betetzea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak