'eBLA-BLAketa' soziala

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2021ko abe. 11a, 00:00

Nola eraldatu dezakegu dena ezer ez aldatzeko? Hemen tutoriala –galdera formatuan–:

Nola eraldatu dezakegu bailara langileek hiru errelebotan jarraitzeko? Nola eraldatu dezakegu industria logika produktibo batetik? Nola eraldatu dezakegu bailarako ekonomia kapitalismotik? Nola eraldatu dezakegu bailara etorkizun posibleak imajinatzeko espaziorik babesten ez bada? Nola eraldatu dezakegu bailara kultur proiektu komun baterako interesik gabe? Nola eraldatu dezakegu bailara debagoiendarrik gabe? Nola eraldatu dezakegu proiektu eraldatzaile bat eraldatzailea izan dadin? Nola eraldatu dezakegu sinadura bat zerbait eraldatzaile? Nola eraldatu dezaket nire komunikatzeko modua? Nola eraldatu dezaket nire kexatzeko beharra autokritikarik egin gabe? Nola esan dezaket buruan dudan guztia eraso bilakatu gabe?

Ez dakit, logika berean gaude. Bide honetatik eBLA-BLAketa sozialerantz goaz; ohi bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak