Orain, ordea, nago herria ez ote den herritik aldendu eta pribilegiatu eta boteretsuen bandora pasa oharkabean. Izan ere, edozein bufoik umorez gogora ekartzen duenean denok berdinak garela eta ezer ez dela beste ezer baino garrantzitsuagoa, molestatu egiten du, deseroso sentiarazi...
Lehen, errege ofendituak hil nahi zuen; baina orain, herriak hil nahi du bufoia. Atera kontuak!