Txiste bat ematen du

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2021ko urt. 31a, 00:00

Badaramatzat urteak agertoki gainean, han eta hemen. Sormen lanean ere gustura ibiltzen naiz. Nire onena ematen ere saiatzen naiz proiektu berriak bultzatzen. Leku horietan guztietan gai bera jorratzen dut: umorea. Errealitatearen eta erridikuluaren arteko esparru hori da jorratzea gustatzen zaidana; fikzioa, alegia. Txistea.

Poemetan, eleberrietan, ipuin kontalaritzan, zineman... egiten den bezala, txisteetan ere ideiak muturrera eramaten dira, kontraesanak agerian utzi, absurdoarekin jolastu... Eta azken helburua beti da barrea. Barre hori etor daiteke identifikatuta sentitzetik, ezinegona sentitzetik, auzo-lotsa sentitzetik... Barreak askatu egiten gaitu eta deserosoak diren hainbat gai mahai-gainean jartzeko baliatu daiteke, besteak beste. Baina beti esan izan didate kontuz ibiltzeko txisteekin, iraingarriak izan daitezkeelako. Fikzioa iraingarria da, antza.

Fokua txisteetan jartzen dugu, eta ez egunero bizi dugun mundu erreal bezain iraingarri honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak