Begirada, borondatea eta zentzua

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2020ko ira. 26a, 00:00

Beste bi testu idatzi ditut hau bidali aurretik. Haserre zantzuak zeuden lerroetan. Badakizue, egun, kontu izugarria eduki behar da zer esan aukeratzeko orduan –demokrazian eta aske bizi garen zeinua izango da–.

Haserre idaztea baino gehiago, erabaki dut amestea eta gauzak imajinatzea. Imajinatu bulegoetako kultur teknikarien, kultur zuzendarien, antolatzaile handien... soldatak kulturgileon menpe daudela. Pentsatu kulturgileok dugula erabaki ahalmena euren soldataren gainean; noiz, zenbat, nola ordaindu... Dena gure kontu. Nahiko nuke jakin ea zenbat denboran emango lioketen buelta gaur egungo egoera tamalgarriari. Zenbat minutu behar izango luketen kulturaren auzia errotik hartu eta buelta bat emateko, kulturari behar duen garrantzia aitortu eta hortik lan egiteko. Kultura ez da programazioa bakarrik; hori erakusleihoa da, egin den lan prozesu oso baten erakusleiho soil bat. Babestu behar da sormena, ikerketa, hezkuntza... Eta babestea ez da animoak eta diru apur bat ematea. Babestea erortzen ez uztea da; hegan egin dezaten/gun laguntzea. Plan orokor batekin eta diru-inbertsioarekin egiten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak