Bizkotxoak eltzean edo labean?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2020ko mai. 9a, 00:00

Bizkotxo bat egin nahi dut. Bizkotxo bat egingo dut.

Ez dabil Youtube. Osagaiak: hiru arrautza, olioa, azukrea, irina, legamia, limoi-azala eta gatza. Has gaitezen: lehenengo, irina limoi-azalekin nahastu. Beste ontzi batean, arrautzak legamiarekin nahastu. Gero, irinera jogurta bota eta jogurtaren potean arrautzak bota. Hau eltzean sartu bost minutuz –edo 32… zuen erritmora–. Ostean, potea desintegratu ez bada, barrukoa plater batean hustu. Labeko plakan irina eta jogurta jarri, limoi-azalarekin eta gatzarekin batera. Labera sartu. Nahi duzun denbora eduki. Guztia berriz eltzean nahastu. Azukrea falta da! Ba, eltze barrukoa platerera atera eta gainetik azukrea bota azala pixka bat goxatzeko.

Horra hor bizkotxoa! Sorpresa. Ez da espero zenutena? Agian, osagaiek ez dute bizkotxo on bat bermatzen. Hau ez dadin berriz gertatu: behar dugu sukalde dezente bat, tresna egokiak, kalitatezko osagaiak, sukaldari bikainak eta bizkotxo-jale hobeak. Baina, batez ere, behar dugu errezeta liburu on bat. Metaforarena gosea asetzeko da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak