Pedagogia, sorkuntza eta ertzak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2019ko aza. 22a, 08:33

Gaurko hitzak sorkuntzari eskainiko dizkiot. Sorkuntzan ari naizenez gero, gustatzen zait probokatzea eta bare dagoena pixka bat harrotzea, buruak martxan jartzeko. Baina mugekin topo egiten dut behin eta berriz. Politikoki zuzena ez den zerbait taularatu eta segidan datoz zuregana zuzentasunaren defendatzaileak sorkuntzak pedagogikoa izan behar duela esanez.

Sortzen den horrek balore egokiak transmititu behar omen ditu, haurrek bestela adibide txarrak izango dituztelako, eta noski, hori bizitzarako katastrofikoa da. Ez utzi dena gure esku.

Dena da berdintasuna, auzolana, elkarlana… eta horrelako hitz, esentziaz sakon, baina desitxuratuak.

Kokoteraino nago.

Ematen du haurrek itxura jakin bat eman behar dutela eta badakite hori. Trebatu egiten dira horretan, nahiz eta ez sinistu edo sentitu pentsamolde hori. Eta despistatuta daude. Badakite zer dagoen "ondo" eta badakite zer itxura eman; baina ez dakite izaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak