Oñatiko tabernariek kanpaina berri bat hasi dute. Alkohola zerbitzatzearekin batera kontzientzia sozialaren bonbilla piztu zaiela nabaria da azkenaldian. Ulertzen dut arduratik jarri dituztela abian aurreko kanpainak ere: ZuritoTXOaren kanpaina: euro eta piku eta askotan basoaren herena beteta, inguruko herrietakoak beteagoak eta merkeagoak direnean. Baina beno, gure nerabeen osasunaren alde!
Izotz gehigarriaren kanpaina: kalimotxoetan gertatzen da hau, gehienbat. Edariari dagozkionak baino izotz bat gehiago botatzen diote –kasurik onenean–. Hemen ere, izotz gehiago eta alkohol gutxiago. Bai horixe! #HealthyFarra!
Eta oraingoan... prezio altuen kanpaina: dena da borobila. Edari gutxi, prezioak geroz eta gorago… laster soilik hiru trago hartzera helduko dira nerabeak. Pagak ez baitu gehiagorako emango.
Nerabeez ari gara, baina niri ere lotsa ematen dit poltsikotik hainbeste diru ateratzeak garagardo bat ordaintzeko. Ez da norbere kontzientzia baino kanpaina hoberik!
PD: testua ez da apologia bat, badaezpada.