Tontoak gara!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2018ko mar. 17a, 00:00

Aspaldi honetan gehienok ikusi ahal izan nauzue sudur gorri batekin aurpegian.

Zer sentipen ederra pailazo izatearena, bai horixe. Baina hainbatek arraro samar begiratu izan nau eta ez dakit zuek ere argi ote duzuen zer den benetan pailazo izatea. 

Zer da pailazoa? "Umeentzako tontakeriak egiten dituen pertsonaia bat". Oker! Pailazoa harantzago doa. Pailazoak badu bere poetika eta mundu honetan egoteko arrazoia. Ez da baloratzen, ez delako komeni. Pailazoak kolokan jartzen du gizarte honen logika eta gure izaera desordenatua. Guk, pertsonok, gure ahultasunak ezkutatzen ditugu, ez gaitezen hauskorrak izan eta ez gaitzaten hautsi –itxurakeriak agintzen du hemen–. Pailazoak errealitate hau erakusten du bere izaera erreala denon aurrean erakutsiz. Pailazo batek sentitzen duena egiten du, besterik gabe. Guk nahiko genuke horrela jokatu baina...

Eta zergatik egiten dugu barre? Ez tontakeriak egiten dituelako, baizik eta erakusten digulako zer tontoak garen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak